EHEaren helburu nagusiak bere horretan durau, euskaraz biziki den herria elebakarra, baina herritar eleanitzez osatua. Elebitasuna egoera iragankorra izan behar da eta ez helburua. Hizkuntzen arteko harremana gatazkatsua da, pertsona batek ezin dituelako aldi berean bi hizkuntza hitz egin, jakin ditzake, baina une oro bat erabiliko du. Kolektibo batetaz ari garenean, egoera berdina da. Hizkuntza bat baino gehiago jakin daitezke, baina bat nagusituko da erabiltzeko garaian. Egungo Euskal Herrian elebitasun sozialaren alde egiten duena, erdararen nagusigoaren eta euskararen menpekotasunaren alde jartzen ari da. Elebitasunaren gezurraren aurrean euskaldunok jasan beharreko zapalkuntza azpimarratu behar dugu: eskolaren bidez erdararen ezrpena...
2008/01/18
GURE HIZKUNTZA
Urte andana igaro da ordutik eta euskararen egoerak aldaketak izan dituenetik ukatu gabe, egiituraz egoera oso kaskarrean dago gure hizkuntza: baztertuta eta bere lurraldean onarpen legalik gabe. Inposaturik dugun marko juridikoak euskararen lurraldea zatitzen du eta euskarari egoera legal ezberdinak inposatu. Euskaldunoi hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen zaizkigu, inongo lurralde bereizkeriarik gabe, funtsean, bi hizkuntza horien estatuen menpe gaudelako.