2007/11/07

Euskara


Hizkuntza bat ez da galtzen jendeak ez badu ikasi nahi dakitenek dute errua ez bagara erabiltzeko gai

Hizkuntza eta eskola

Errealitatearen komunikazio sistema desberdinak erabiltzen badira ere, hizkuntza da, inongo zalantzarik gabe, komunikabiderik erabiliena eta eraginkorrena. Esperientzia hutsez badakigu eskolako ekintzen euskarri dela hizkuntza eta sarritan irakaskuntz-ikaste prozesuan erabiltzen den bakarra.
Haurrak hizkuntza konkretu batetan hitzegiten ikasten du, bere ingurumenekoek mintzabide erabiltzen duten hizkuntza berean.

Haurrak ikasten duen hizkuntza eta helduak, berarekin erlazionatzeko erabiltzen duenaren artean bada loturarik asko. Inguruak zeinu sistema bat ikastera behartzen du haurra.

Hizkuntzak duen funtziorik nabarmenetakoa komunikazioa da. Haurrak komunikatzen ikasiko du komunikazio nahia sentitu eta inguruan komunikatzeko prest dagoen solaskideren bat duen heinean. Aipa beharrekoa da familiaren eragina haurraren hizkuntzaren garapenean, batak bestearekiko behar duen aditasunaz jabetzen da haurra komunikapen alorreko praktikara hurbilduz.
Haurrak biziz ikasten du hizketan. Sortu bezain laster ikasten ditu bere ingurumeneko ohiturak. Bizi esperientziaren inguruan oinarritzen baita hizkuntzaren ikaskuntza. Uka ezinezko eragina du haurra murgildurik bizi den textu inguru soziokulturalak.

Eskolaren eragina

Haurrak bere lehen hezkuntzaren eskuratzerik handiena familian egiten du, eskolan sartzeak, prozesu soziolinguistiko honetan sartzeak, komunikapen eremu zabalago batetara bultzatzen du haurra, hizkuntzaren zabaltasun edo aberastasunaz eta bere erlatibotasunaz ere jabetzen joango da haurra.

Eskola: ikasi eta hezi



Ume guztiak ez dira berdinak, ezta euren beharrak ere. Horregaitik, bakoitzaren ezaugarriak aztertu behar ditugu, umearen aukerak ahalik eta hoberen erabiltzeko zaindu bakoitzaren izaera!!!!


Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak...
Hau dela eta bakoitzaren ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza maila berdinera eltzera bultzatu, norberak bere interesak eta habileziak ditu eta horiek dira potentziatu egin behar direnak.
Gurasoak ere seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta eskolarekin batera ekintzak jorratu.
Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren, etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profezionalak egiten ari diren lanak.

Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori balore positiboan oinarritua behar du izan, umeei behar duten hezkuntza emateko.
Gaur eguneko gizartean dauden hutsuneak betetzea gure esku dago, guztion esku, mundu honetan bizi garenon esku. Umeak dira gure geroa eta gogoz aritu behar gara gizarte zoriontsuago bat eraikitzeko gai izan daitezen