2007/11/07

Hizkuntza eta eskola

Errealitatearen komunikazio sistema desberdinak erabiltzen badira ere, hizkuntza da, inongo zalantzarik gabe, komunikabiderik erabiliena eta eraginkorrena. Esperientzia hutsez badakigu eskolako ekintzen euskarri dela hizkuntza eta sarritan irakaskuntz-ikaste prozesuan erabiltzen den bakarra.
Haurrak hizkuntza konkretu batetan hitzegiten ikasten du, bere ingurumenekoek mintzabide erabiltzen duten hizkuntza berean.

Haurrak ikasten duen hizkuntza eta helduak, berarekin erlazionatzeko erabiltzen duenaren artean bada loturarik asko. Inguruak zeinu sistema bat ikastera behartzen du haurra.

Hizkuntzak duen funtziorik nabarmenetakoa komunikazioa da. Haurrak komunikatzen ikasiko du komunikazio nahia sentitu eta inguruan komunikatzeko prest dagoen solaskideren bat duen heinean. Aipa beharrekoa da familiaren eragina haurraren hizkuntzaren garapenean, batak bestearekiko behar duen aditasunaz jabetzen da haurra komunikapen alorreko praktikara hurbilduz.
Haurrak biziz ikasten du hizketan. Sortu bezain laster ikasten ditu bere ingurumeneko ohiturak. Bizi esperientziaren inguruan oinarritzen baita hizkuntzaren ikaskuntza. Uka ezinezko eragina du haurra murgildurik bizi den textu inguru soziokulturalak.

No hay comentarios: