2008/01/21

BAI ESKOLAK EUSKALDUNTZEARI!!


Euskara ezagutzea, eskubidea. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza da. Beraz, eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar ditu.
Egun, eskolak ikasleen herena soilik euskalduntzen du. Hizkuntza eredu eta politika ezberdineen ondorioz , eskolak ikasleen %32 besterik ez du euskalduntzen, euskara ezagutzeko eskubidea milaka herritarrei nabarmenki urratuz. D ereduak soilik bermatzem du euskararen ezagutza maila altua.
Eskolak ikasleen %100 euskaldundu behar du Euskal Herri osoan. Ikasle guztiek dute eskolaren bitartez euskalduntzeko eskubidea. Hortaz, eskolak, Euskal Herriko lurralde osoan, haur eta gazte guztien euskalduntzea bermatu behar du. Euskal Herria berreuskalduntzeko eskolari dagokion funtzio garrantzitsua azpimarratu behar da eta horren gauzapena ezinbestekoa da. Horretarako hizkuntza politika berri baten beharra agerikoa da.
Herritarren borondatea gauzatu behar dute. Egungo urraketatik bermera igarotzeko urratsa ematea instituzioen bete beharra da. Eurei dagokie herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea. Euskal jendarteak behin eta berriz adierazi du euskalduntzearen aldeko borondatea eta hitza. Euskararen ezagutza osotasunean bermatuko duen aldaketarako garaia da.

Guztion konpromisoa eta lana ezinbestekoa da. Eragile eta herritarrok eskolak ikasle guztien euskalduntzea ziurta dezan konpromisoak sendotu behar ditugu. Elkarlanari ekin behar diogu.