Askotan euskaldunoi leporatu izan zaigu guk ez dugula gure hizkuntza nahikoa erabiltzen, gure bitzikeriak eraman duela euskara dagoen lekura eta gezur horrek eraman izan gaitu erabilpena lehentasunezko ardatz gisa hartzera, beste esparruen gaineko balioa emanez. Baina adibideek kontrakoa erakusten dute: zein eukera du pertsona batek euskaraz lan egiteko lanbide horren prestaketa osoa erdaraz egitera behartu dutenean (lanbide heziketan edo unibertsitatean)? Nola mintzatuko da herritar bat euskaraz administrazioko funtzionario batekin, autobuseko txoferrarekin... hauek ez dakitenean?
Azken urteotako esperientziak, borrokak , lanak eta esfortzuak emaitzak ekarri dizkigu. Egia da euskararen egoera gogorra dela eta aldaketa sakonak behar ditugula egoera hori iraultzeko. Baina orain arte bezala, euskaltzaleok bildurik, euskarak behar duena aldarrikatuz eta landuz eta batez ere , egunerokotasunean irmoki aritzeak ekarriko digu etorkizun oparo bat